Sorkuntza eszeniko ezohiko bat dugu hemen, bertan, hiru emakumezko aktore gizarte langile talde baten erraietan sartuko dira. Egunerokotasuna islatzen duten momentuen bitartez, indarkeriaren biktima diren emakumeentzako bi egoitzatako �"Larrialdi Egoeretarako etxe bat eta Abegi etxe bat�" bizitza biluztuko digute. Poema bilduma errukigabe honen egile den Mada Alderetek zazpi urtez egin zuen lan horrelako etxe batean hezitzaile gisa. Ainara LeGardon sortzaile eta interprete iradokitzaile eta inkonformistak eginiko zuzeneko soinu banda landuak eta Maialen Sarasuaren irudiek diskordantziaz beteriko ikuskizun bat osatzen lagunduko dute.
Egilearen hitzetan, pertsonaientzako erabilitako izen bereziak izango dira, erarik gordinenean gerturatuko zaigun egia penagarri bezain ezezagun honetako, gezur bakarrak.
nire lan berriko
lehen egunean
giltza sorta bat zintzilikatu didate lepotik
eta bakarrik utzi naute
sei emazte giltzapean ditut
baita haien seme-alabak ere
ez da kartzela bat
bakar-bakarrik zaintzen ditut
maitaleek gehiegi maita ez ditzaten
Sorkuntza eszeniko ezohiko bat dugu hemen, bertan, hiru emakumezko aktore gizarte langile talde baten erraietan sartuko dira. Egunerokotasuna islatzen duten momentuen bitartez, indarkeriaren biktima diren emakumeentzako bi egoitzatako ��"Larrialdi Egoeretarako etxe bat eta Abegi etxe bat��" bizitza biluztuko digute. Poema bilduma errukigabe honen egile den Mada Alderetek zazpi urtez egin zuen lan horrelako etxe batean hezitzaile gisa. Ainara LeGardon sortzaile eta interprete iradokitzaile eta inkonformistak eginiko zuzeneko soinu banda landuak eta Maialen Sarasuaren irudiek diskordantziaz beteriko ikuskizun bat osatzen lagunduko dute.
Egilearen hitzetan, pertsonaientzako erabilitako izen bereziak izango dira, erarik gordinenean gerturatuko zaigun egia penagarri bezain ezezagun honetako, gezur bakarrak.
FITXA ARTISTIKOA Egilea; Mada Alderete
Zuzendaritza eta dramaturgia; Fernando Bernués
Itzulpena; Aizpea Goenaga
Eszenografia; Fernando Bernués
Irudiak; Maialen Sarasua
Argiztapena ; Xabier Lozano
Jantziak; Ana Turrillas
Interpreteak; Ainhoa Aierbe, Mireia Gabilondo, Vito Rogado
Soinu banda eta zuzeneko musika; Ainara LeGardon
Zuzendari laguntzailea ; Sara Cózar
Koordinazio teknikoa ; Edi Naudó
Lantalde teknikoa; Acrónica Producciones
Diseinu grafikoa; Javi Alonso
Argazkilaria ; Gorka Bravo
Adiministrazioa; Maite Gorrotxategi
Ekoizpen exekutiboa ; Ane Antoñanzas
Ekoizpen laguntzailea; Nagore Plazaola
Banaketa Euskal Herrian: Portal 71 94 410 07 98 www.portal71.com
Banaketa nazional/internazionala: SEDA 91 017 55 23 www.comolaseda.com