BAREALDI MAGIKOA
Oliverrek bizimodua aldatu nahi du. Lan-elkarrizketa batean, bere nagusi izango denak onddo haluzinogeno batzuk eskainiko dizkio. Hala, Oliver hasiko da ikusten etorkizunean ordenagailuaren aurrean lo geldituko dela, edota bezero batek mugikorrarekin burukadak ematen grabatuko duela. Oliverrek nahiko du bezeroak bideoa mugikorretik borratzea; bezeroak ez, ordea. Bi burugogorren borrokatik sortu da duintasuna eta bizitzaren zentzua bilatzeari buruzko istorio hau. Iniziazioko bidaia honek Afrikara eramango gaitu, elefante arrosetara, maitasunera, obsesiora, bizileku-bortxatzeetara, ehizako eskopetetara, alkoholera, traiziora, lapurtutako ametsetara eta bizitzako ura ematen duten iturburuetara. La calma mágica aitari eskaini diot, berarekin berriro hitz egin ahal izateko nahiari eta pertsonak betiko joan behar duten ideiaren ukoari. Tankera honetako istorioak gogora ekartzeak sortzen duen plazerari ere bai: gure aita, Texasen bizi zenean, bikote baten adiskide egin zen, seme bat galdu berria zuten arrantxo-jabeak ziren. Mutilak aitaren adin bertsua zuen, eta oso antzekoak ziren. Hain antzekoak zirenez, arrantxo-jabeek zera eskaini zioten, haiekin bizitzen gelditzen bazen, arrantxoa oinordetzan utziko ziotela. Uste dut nire pertsonaiei Mishimaren pertsonaiari gertatzen zaion bera gertatzen zaiela eta, «denborak aurrera egin ahala, ametsek eta errealitateak balio bera hartzen dute oroitzapenen artean. Errealitatean gertatzen den guztia gerta zitekeenarekin nahasten da. Eta, errealitateak azkar uzten dienez tokia ametsei, iraganak etorkizunaren gero eta antz handiagoa hartzen du».

Egilea eta Zuzendaria: ALFREDO SANZOL Euskerazko itzulpena: HARKAITZ CANO Eszenografia: ALEJANDRO ANDUJAR Musika: I�'AKI SALVADOR Argiztapena: XABIER LOZANO Jantzitegia: ANA TURRILLAS Banaketa: Erderaz Euskeraz Olga MIREIA GABILONDO ITZIAR ITU�'O Abogada AITZIBER GARMENDIA MIREIA GABILONDO Olivia SANDRA FERRUS AITZIBER GARMENDIA Oliver I�'AKI RIKARTE JOSE KRUZ GURRUTXAGA Martin AITOR MAZO MARTXELO RUBIO Teknikoak Madrilen: CDN Produkzio laguntzailea: Ane Antoñanzas Produkzio eragilea: Fernando Bernués/Koro Etxeberria Produkzioa: CENTRO DRÁMATICO NACIONAL eta TANTTAKA TEATROA.