Bobek eta Helenak 40 urte beteko dituzte laister. Krisialdi bete-betean ezagutuko dute elkar, nahi gabe, modako lokal batean. Patuak erakutsiko die, asteburu bateko ibiliekin, Eskoziako euri itxiaz harago badela etorkizuna ikusteko bestelako modu bat. Etorkizun horri esker, bizi-poza berreskuratuko dute, bizitzari irribarre batekin begiratzeko aukera.
Ostiral gaua; bikotekideak utzi ostean harreman egonkor bat izateko amorratzen dagoen abokatu gaztea da Helena. Ingurura begiratu eta Bob ikusiko du, negozio susmagarrietatik bizi den artista frustratu bat. Inguraturik, sekulako mozkorraldia proposatuko dio, eta ohean amaituko dute.
Biharamunean, zein bere zereginetara itzuliko da. Baina sanjoanetako magiak berriro elkartuko ditu, eta, biek elkarrekin, beren bizitzako astebururik surrealistena, atseginena eta poetikoena biziko dute: “The change is posible”.
A media noche komedia samur eta dibertigarria da. Baina ez hutsala edo aurreikusteko modukoa, antzezlanak egitura ez-lineala baitu, ezustekoz, aldaketaz eta asmakuntzaz betea. Shakespeareren Udako gau bateko ametsa obrako ereduarekin egiten du jolas, nahiz eta hemen, Athenesko basoaren ordez, agertoki prosaikoagoa eduki (baina magia handikoa, hala ere): Edinburgo euritsuaren erdialdea, urteko gaurik laburreneko asteburuan.
FITXA ARTISTIKOA
EGILEAK:
DAVID GREIG, GORDO MCINTYRE.
MUSIKA ZUZENDARITZA:
SEBASTIÁN USTARROZ, MARC SAMBOLA
ITZULPENA:
AITZIBER GARMENDIA.
ABESTIEN ITZULPENA:
ESZENOGRAFIA eta JANTZI DISEINUA:
ROGER ORRA.
ARGIZTAPENA:
XABIER LOZANO.
ANTZEZLEAK:
ZUZENDARITZA:
ROBERTO ROMEI.
ZUZENDARI LAGUNTZAILEA:
ARGI eta SOINU TEKNIKARIAK:
EDI NAUD�", TXEMA GONZÁLEZ.
ARGAZKIA:
MANUEL DÍAZ DE RADA
DISEINU GRAFIKOA:
SUITGÉNERIS
ADMINISTRAZIOA:
MAITE GORROTXATEGI
EKOIZPEN EXEKUTIBOA:
FERNANDO BERNUÉS, KORO ETXEBERRIA
PRODUKZIO LAGUNTZAILEA:
ANE ANTO�'ANZAS
BANAKETA:
JULIO PERUGORRIA.
Coproducción: Tanttaka Teatroa/ Albena Teatre / Teatre Tantarantana.