Liburu hau desberdina da, arriskua duena eta bere bizitzaren alde ezkutura eta Espainiaren historia berriaren alde ahaztu batera eramaten gaituen kamilazain baten tatuajea bezain ahaztezina. Espainia, "eskulana" esportatzen zuen herria, orain oroimen ezaren birusak jota dagoena.
Liburuari titulua ematen dion narrazioan, Castro eta bere adiskideak Londresko erietxe batean aritzen dira lanean eta Old Crow tabernan elkartzen dira billarrean eta dardotan egiteko, edateko eta kontu-kontari ibiltzeko.
Castrok bere hitzez, oroitzapenez eta hiru ekaitz-txoriren (itsas txoria) tatuajea duen eskuarekin liluratuta uzten ditu bere lagunak. Esku horrek atxikimendua eta galera lotzen dituen sekretu dramatiko bat biltzen du.
Ekaitz-txorien eskua eraikitzea kontatzeko modu desberdin bat da, irudimenaren eta errealitatearen arteko borrokaren eta besarkadaren bila. Modu horretara, fikzioko narrazio bat, La mano del emigrante, egileak egindako argazkiek osatzen duten istorio bat, El álbum furtivo, eta, azkenik, kazetaritzako kontakizun bat, Los náufragos, lotzen dira.
Lan honen muina emigrazioa da. Gure emigrazioa. Kartoizko maletekin egindakoa, panaz jantzirik, eta munduan barrena hedatzen zena ogi bila. Edo askatasun bila.
Nahi duguna bakarrik galtzen dugu: gainerako utzi egiten dugu. Gizakiaren abentura bi nazio horien artean igarotzen da: atxikimendua eta galera. Emigranteek eta naufragoek "istorio honetako protagonistak" muturreko esperientzi hori bizitzen dute.
Los náufragos kontakizuneko pertsonaia batek bere benetako lekukotasuna kontatzen du: Erabat akiturik zegoela, geratzen zitzaizkion indar apurrak bildu eta enbor bati lotu zitzaion, eta lumazko burkoa iruditu zitzaion enborra; bertan "urrezko pentsamenduak" pausatu zituen. Naufragoaren hitza.
Indar oso sendo batek lotzen ditu emigrantea eta naufragoa. Bizirauteko borroka eta bizi berriaren ametsa. Beste bizitza.
Manuel Rivasen lanak liluratuta uzten gaitu, bere protagonisten "emigranteak, marinelak" eguneroko gorabeheren bidez, gure historiaren zati garrantzitsu (eta isilarazi) baten argi-ilunak deskubritzen baitizkigu.
Antzerki egokitzapena: FERNANDO BERNUÉS
Euskarara itzultzea: RITXI LIZARTZA
Interpreteak: CARLOS ACOSTA
AITOR BELTRÁN
TERESA CALO
KANDIDO URANGA
BINGEN ELORTZA
PILAR RODRIGUEZ
PATXI GONZALEZ
TXEMA GONZALEZ
FRAN LASUEN
RAFAEL MARTIN
CARMELO MORENO/ JOSERRA FACHADO
Eszenografia: FERNANDO BERNUÉS / JOSE IBARROLA
Argiztapena: XABIER LOZANO
Jantziak: ELI ELIZONDO
Zuzendaritza: FERNANDO BERNUÉS
Zuzendaritza teknikoa: EDI NAUDO"
Zuzendari laguntzailea: BELEN CRUZ
Talde teknikoa: CARLOS ACOSTA
DAVID BERNUÉS
TXEMA GONZALEZ
JON ZUGASTI
Argazkiak: XABIER ARANBURU
Diseinu grafikoa: NU
Komunikazioa eta prentsa: MAITE ARRESE
Gestioa eta administrazioa: MAITE GORROTXATEGI
Produkzio laguntzailea: MARIAN GARAIAR
Produkzio exekutiboa: KORO ETXEBERRIA
Produkzioa: TANTTAKA TEATROA, S.L
Banaketa:
JULIO PERUGORRIA
Erretentxu, 32 Behea 48200 Durango
Tel.: 94 681 67 43 / 609 45 75 75
e-mail:
jproducciones@interbook.netWWW.INTERBOOK.NET/EMPRESAS/JPPRODUCCIONES