Eskolako material narratibo hau antzeztokian landu ahal izateko aktoreak tresna batzuk erabili eta horien barruan ezkutuan dauden istorioak agerrarazten ditu.
Etenaldiak eta isiluneak argumentuaren funtsezko osagaiak dira eta horregatik ikuslearen eta objektu-tresnaren artean sortuko den “isiltasunezko elkarrizketan” ageri dira. Gero, aktoreak, hitzaren bidez, ikuslearen begiradaren eta objektuaren arteko lotura sortuko du.
Ordubeteko emanaldia da, eguneroko gertaerez osatua eta suspentsez, beldurrez eta umorez zipriztindua; ikuslea hasieratik identifikatzen da obrarekin, eta halaxe jarraitzen du bukaeraraino, hitzaren hegaldi hauskorrari adi.
Hauxe paradoxa! Tresna horiek sortu zituztenean ez zuten pentsatu gerora antzeztoki batean agertuko zirenik.
Haurrak liburuetara, irakurketa eta idazketara hurbiltzeko asmoz sortu zen eskolako material hau, eta horretarako tresnen erakargarritasun plastikoaz baliatu ziren.
Tramankuluak lanaren jatorrizko egitasmoa Artefactes izeneko kaxa-liburu-sorpresa da antzezlana ere badena, eta 2.003ko Umeentzako Liburuaren Sari Nazionala jaso eta Generalitateko Arte Eszeneikoetarako haur ikuskizun onenaren saria lortu zuenea, katalenez.
Irudien mundua nagusi den gariotan, irudi horien atzean dauden isotirei jarri nahi diegu arreta, haurrei gauzarik arruntenaren atzean istoriorik zirraragarrienak ezkuta daitezkeela erakusteaz gain, istorio hauek eurek sortu eta asma ditzaten sustatuz, ahal dugun neurrian.
Ikuskizna 6 eta 12 urte bitarteko umeentzat da. Obran, irakurketak eta ahozko kontaketa soilak bat egiten dute, kontaketak liburu-objetuarekin dituen loturak agerian utziz.
Testua eta ideia: José Antonio Portillo
Itzulpena: Harkaitz Cano
Dramaturgia eta zuzendaritza: Carles Alberola/Fernando Bernués
Interpreteak: Aitzpea Goenaga edo
J. Ramon Soroiz
Espazio Eszenikoa eta Tramankuluak: José Antonio Portillo
Argiztapena: Ximo Olcina
Alkimista musikala: Dani Miquel
Grabazio estudioa: Soniart
Errealizazioa: Fet d`encàrrec
M. Micasio / Vicenta Marco
Zuzendari teknikoa: Edi Naudó
Argi teknikoa: Josetxo Almandoz
Jantziak: Eli Elizondo
Kartel ilustrazioak: M. Carmen Puchol
Diseinu grafikoak: Enric Solbes/A&K
Argazkiak: Manuel Díaz de Rada
Administrazioa: Maite Gorrotxategi
Produkzio exekutiboa: Koro Etxeberria
Produkzioa: Tanttaka Teatroa S.L.
Distribuzioa: Julio Perugorria
Tel.:946 81 67 43 / 609 45 75 75
e-mail:
jpproducciones@jpprducciones.comwww.jpproducciones.com