Munduratu zen garaian aberrien garaipenak, legionarioen balentriak eta mirarizko berpizkundeak aldarrikatzen zituzten ereserkiak abesteko bakarrik urratzen zen isiltasuna.
Eta, harritzekoa ematen badu ere, telebistarik ere ez zen existitzen. Garaiak halakoak izanagatik, Andrés Sopeña Monsalvek lortu zuen bururik galdu gabe pertsona heldua izatera iristea, eta, umore zorrotza landuz, garai doilor hura nostalgiarik gabe aztertu ahal izan zuen.
Granadako Unibertsitateko irakasle, bertan bizi da EL FLORIDO PENSIL lanaren egilea.
1994an argitaratu zen eta argitalpen munduan oso arrakastatsua gertatu zen.
Gainera, La morena de la copla, ¡Tente iracundo otomano!, Gaudeamus eta Un nosequé de
agradable en las flores de plástico ere argitaratu ditu.
“Pensila” zer den jende gutxik daki, eta gure Andres da horietako bat.
El Florido Pensilek, Espainiako gerraostean indarrean egon zen heziketa-sistemaren basakeria burugabea eta ilogikoa jasan zuten mutil koadrila baten gorabeherak kontatzen ditu. Protagonistei esker, akzioko agerraldiak gertatuko diren freskoa ezagutzen joango gara: lehenengo eskola " ideia faxisten propaganda egiteko oinarrizko operazioen zentroa-, eta, ondoren, erregimenak laguntza-seinaleak bidaltzen zituen gainerako tribunak: herri-zinema, gertuko irratia, eliza eta prentsa; azken hori, itxuraz, kalterik egiten ez duten komikiek ordezkatzen dute.
Egilea: Andres Sopeña
Antzerkirako egokipena: Tanttaka Teatroa
Argikuntza: Xabier Lozano
Jantziak: Pepi Soroiz
Eszenografia: Fernando Bernues
Aktoreak:
Jauregi Enrique Diaz de Rada/Ramon Ibarra
Alberdi Zorion Eguileor
Aguirre Patxi Gonzalez/Rikardo Moya
Briones Pako Obregon/Julio Perugorria
Artola Jose Ramon Soroiz
Off ahotsak: J.J. Forkada/Naima Salvador
Eszenografiaren egilea: Edi Naudo/Eskenetik
Atrezzoa: Kiko Goenaga
Jostuna: Pepi Soroiz
Zuzendaritza: Fernando Bernues/Mireia Gabilondo
Teknikoak: Txema Gonzalez
Jaime Sagastibeltza/Josetxo Almandoz
Ekoizpen lagun./Errejidorea: Marian Garaiar
Koordinakuntza teknikoa: Edi Naudo
Argazkigintza: Manuel Diaz de Rada
Diseinu grafikoa: Jordi Sole eta Emilio Torne
Administrazioa: Maite Gorrotxategi/Miren Oiarzabal
Produkzio exekutiboa: Koro Etxeberria
Produkzioa: Tanttaka Teatroa
Banaketa: Julio Perugorria
Tel.: 946 816 743 /609457575
jpproducciones@jpproducciones.comwww.jpproducciones.com