1932. Martin Schulse alemana eta Max Eisenstein judu estatubatuarra la-gun minak dira eta arte-galeria bat dute Kalifornian.
Martinek bere herrialdera itzultzea erabaki du, bere lagun eta sendiarengana.
Max, berriz, San Frantziskon geratu da, bien negozioari kontu egiteko.
Bitartean, Alemanian, Hirugarren Reich-a gero eta indar gehiago hartzen ari da.
Bi lagunen lehenengo gutunetan agertzen zen adiskidetasun samur hura izu-ikara bihurtzen hasiko da ia oharkabean.
Bi gizonek beren adiskidetasuna arriskuan jarriko duen aldaketa historiko bat biziko dute, eta elkarri bidaltzen dizkioten gutunetan argi agertuko zaigu, bat-bateko argazki batean bezala, ez bakarrik Alemania naziaren tragedia, baizik eta denboraz kanpoko historia unibertsal bat:
gizakiak biktima eta borrero izateko daukan zori aldakorra, aurrez sumatu ezina.
Paradero desconocido gerora gertatuko zenaren igarlea izan zen, oso zorrotza, eta ustekabeko amaiera zuen. 1938an argitaratu zen lehenengo aldiz, eta handik gutxira maisu-lantzat hartu zuten askok.
The New York Times Book Re-view-ek 1939an zioenez: “Historia hau perfekzio hutsa da. Nazismoaren aurka inoiz egin den salaketarik bortitzena da”.
Egilea: Kathrine Kressmann Taylor
Itzultzailea: Ramon Etxezarreta
Dramaturgia: Fernando Bernués
Jatorrizko musika: Pello Ramírez
Iñaki Salvador
Interpreteak: Isidoro Fernández
Eneko Olasagasti
Pello Ramírez (biolontxelo)
Iñaki Salvador (piano)
Zuzendaritza: Fernando Bernués
Eszenografia: Fernando Bernués
Edi Naudó
Argiztapena: Xabier Lozano
Jantziak: Eli Elizondo
Talde teknikoa: Jaime Sagastibeltza
Txema Gonzalez
Zuzendaritza teknikoa: Edi Naudó
Argazkiak: Manuel Díaz de Rada
Diseñu grafikoa: G&Z Edi Naudó
Komunikazioa eta prentsa: Marta Berraondo
Gestioa eta administrazioa: Maite Gorrotxategi
Produkzio exekutiboa: Koro Etxeberria
Marta Berraondo
Produkzioa: TANTTAKA TEATROA S.L.
Banaketa:
JULIO PERUGORRIA
jpproducciones@jpproducciones.comTel.:94 681 67 43/609 45 75 75
www.jpproducciones.com