Bere izaeragatik, bere obragatik, bere ile grisarengatik, bere museoaren kolore gorrixkagatik, bere begiradagatik, bere kexuengatik, bere poesiagatik, argiagatik, itzalagatik, okupazio ezan egindako okupazioagatik, bere ahotsagatik, bere eskuengatik, bere formengatik, eskultoreagatik, filosofoarengatik, GIZONARENGATIK.
Guzti honekin lan egiteko gogoa dut. Oteiza beraren ahotsa erabili nahi dut, olerkiak errezitatzen eta bizitzan egin duen bideaz mintzatzen, gero hori guztia Mikel Urdangarinek, Bingen Mendizabalek eta Rafa Ruedak sortuko duten musikarekin uztartzeko.
Bingenek melodia dantzagarriak sortu eta egokitu ditu, kontakizun osoari lotura emanez.
Izan ere, batez ere, dantza egiteko gogoa dugu, gaur egungo gure dantzei begiratzeko irrika dugu. Urrats horiek, gorputz horiek, luze-luze egindako hanka horiek, zeruraino heltzen diren beso horiek, erritmo, koreografia eta barne-barneko irudi horiek... Gaur egun zer sentiarazten diguten ikusteko gogoa dut.
Behin lagun bati, Joxerra Gartziari, Itsasoan euri liburuan Oteizari buruz irakurri nion:
"Hori da nik Oteizari gehien estimatzen diodana: herri txikiok hain exkax izan ohi ditugun autokofiantza eta autoestimua bermatu izana.
Izan garenaz eta garenaz badihardu ere, ez dago Oteizaren begiradan iragan-minik eta nostalgiarik batere. Izan garena eta garena preziatzen baditu, etorkizunean nor izateko modu bakarra horixe dugulako preziatzen ditu Oteizak. Globalizazio hitza artean sortu asmatzeko zegoela, inork baino lehenago aldarrikatu zuen Oteizak geurea onartu, geurean sakontzea dugula unibertsal izateko bide bakarra".
Oteizak 1963. urtean Qousque Tandem liburuan idatzi zituen hitz hauetan murgiltzeko eta igeri egiteko gogoa dut, eta gaur egun zertarako balio diezaguketen aztertzeko jakingura dut.
Jorge Oteiza1908. urtean jaio zen Orion eta 2003. urtean hil zen Zarautzen.
Urte horiek denak indar osoz bizi izan zituen eta ez zen inoiz oharkabean igaro.
1957. urtean eskultore batek jaso dezakeen izendapenik gorenena eskuratu zuen Sao Paoloko Bienalean, eta berak orduantxe erabaki zuen eskultura uztea. Euskal Herrira itzuli eta gizartearen eraldaketa estetikoa aldarrikatu zuen. Poesian aurkitu zuen gotorlekua, baina bere izaerak kulturako, hezkuntzako, hizkuntzako, bizitzako... esparru guztietan iritziak ematea, mintzatzea, eztabaidatzera... eraman zuen.
Hain zuzen, hori da ikuskizun honek azaltzen duen Jorge Oteiza. Ez da bere biografiaren aurkezpena. Oteizak hainbat esparrutan eta bizitzako alor ezberdinetan hartutako jarrerak, haiei buruz idatzitakoak eta esandakoak erakusten ditu.
Ikuskizuna Oteiza sasoi betean den garaian hasten da:
“Para mi la poesia es la forma de recuperar el tiempo perdido en la vida. Es el modo de
hallar un escaparate, una ventana o refugio, para que podamos ver con claridad que el
destino del ser es el lenguaje”.
Hortik aurrera une indartsuak, ederrak eta garratzak tartekatzen dira. Kulturari buruz, hezkuntzari buruz, euskaldunak eta unibertsalak izateari buruz gogoeta garrantzitsuak egiten ditu Oteizak. Gainera, hitzok Oteizak berak esanda aurkezten dira, bideo proiekzio baten bidez Oteiza bera baita jendeari zuzentzen zaiona.
Poesietan jasotako barru-barruko uneak ere badira. Bereziki hunkigarria Itziar emazteari egiten dion agurra eta haren heriotza olerki batean azaltzeko modua:
“No he tenido Otra vida que la suya. Lo único que tengo es mi mujer Y está muerta”
Oteiza beraren hitzak, olerkia, musika eta dantza izango dira kontakizunaren lengoaiak.
Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal eta Rafa Ruedaren musikak atmosfera berezi batean kokatuko du ikuskizuna. Hortik aurrera, Oteiza bera mintzatuko da bere hitz eta poesiaren bidez.
Gidoia eta zuzendaritza: Mireia Gabilondo
Koreografia: Jon Maya
Jatorrizka musika: Mikel Urdangarin
Bingen Mendizabal
Rafa Rueda
Mikel F Krutzaga
Dantzariak: Jon Maya
Alain Maya
Eneko Gil
Ibon Huarte
Urko Mitxelena
Nerea vasga
Vanesa Castaño
Ikuskizuneko beste musikak: Mikel Laboa
Iñaki Salvador
Xabier Lete
Antton Valverde
Pello Ramirez
Bideo irudiak: Jon Intxaustegi
ETB (Creadores Vascos)
Juan Pablo Zabala
Bideo nahasketak: Mireia Gabilondo
David Bernués
Sincro
Oteizari elkarrizketa: Juan Antonio Garcia Marcos
Eszenografia: Fernando Bernues
Argiztapena: Xabier Lozano
Jantziak: Claude Iruretagoyena
Eszenografiaren eraikitzea: Txema Gonzalez
Patxi “Txiki”
Talde teknikoa: Inma Irazustabarrena
Zuzendari teknikoa: Edi Naudo
Argazkiak: Elssie Ansareo
Diseinu grafikoa: A & K
Administrazioa eta gestioa: Maite Gorrotxategi / Miren Oiarzabal
Produkzio exekutiboa: Koro Etxeberria
KOPRODUKZIOA: KUKAI-TANTTAKA
BANAKETA: JULIO PERUGORRIA PRODUCCIONES
Tfno: 609-45.75.75
jpproducciones@jpproducciones.com