Ez dakigu zer daukagun, galtzen dugun arte. Baina, ezer ez baldin badaukagu, nola galduko dugu?
Eta, hori baino okerragoa, nola jakingo dugu ez daukaguna galdu dugula?
Askotan ikusten dugu gure bizimodua igarotzen, bizitzea egokitu zaiguna onartu gabe eta protagonistak izaten ausartu gabe.
Lokartuta bezala gaude. Gure iraungitze-data idatzita ikusten dugunean, orduan erreakzionatzen dugu eta ulertzen dugu honen guztiaren nondik-norakoa. Gil de Biedma maisuak zioen bezala: «Bizitza benetako zerbait zela geroago hasten da bat ulertzen».
Beranduegi, gehienetan.
Bejondaigula!
ESTREINUA: ABUZTUAREN 9AN VICTORIA EUGENIAKO KLUB ARETOAN
Antzerkiko bi aktore hizketan ari dira jantzi-gelan, funtzioa hasi baino lehentxeago.
Agertokira igotakoan zoriontsu dira, eguneroko bizimodu arruntarekin kontraste bizia eginez.
Mundu guztiko antzokietan 20 urte baino gehiagoz lan egin ondoren, fikzioak soilik eman ahalko die bizitzak ukatzen dien guztia. Hori bai, suerte pixka bat beharko dute hori lortzeko.
Egilea eta zuzendaria: Carles Alberola.
Itzulpena euskarara: Ramon Agirre eta Xabier Etxaniz Rojo.
Antzezleak:
Ramón Agirre
Niko Lizeaga
Zuzendaritza laguntzailea: Aitziber Garmendia
Agertoki espazioa: Carles Alfaro
Eszenografia: Deblanc
Argien diseinua: Carles Alfaro eta Ximo Olcina
Jantziak: Rocío Cabedo
Koreografiak: Cristina Fernández
Musika moldaketak: Bernat Pellisser
Argazkia: Manuel Díaz de Rada
Diseinu grafikoa eta kartela: Jesús Huguet
Administrazioa: Maite Gorrotxategi
Ekoizpena: Fernando Bernués/Koro Etxeberria
Banaketa: Julio Perugorria Producciones
www.jpproducciones.com 94 681 67 43 / 609 45 75 75