1937 GOGOAREN BIDEZIDORRETATIK
AMATXO LAZTANA
Seme bat bere amaren ondoan ainbat
ez da oroitzen zeiñekin daguan
argandik urrutira joaten dan orduan
konturatzen da amak zer balio duan.
Aita, ama, lagunak, herri maitatua
Ain nago zuengandik urrutiratua
Eri daukat bihotza, penaz nekatua
Eta falta zait hemen zeñek sendatua.
Ama onak, seme bat urrutura joana,
Ama gabe iñola ezin bizi dana;
Ama, zuk badakizu maite zaitudana,
arren barka zaidazu, amatxo laztana.
Hau da tristura eta hau pena barrena,
ai aldegin zaizkit indarrik gehienak.
Sinistu ez dakilla probatu ez duenak
Zenbat pixatzen duen egiazko penak.
1937.urteko maiatzaren 7an Euskal Herriko milaka haurrek erbestera ihes egin behar izan zuten. Beren familietatik urrun, benetako bakardadea eta tristura zer den gertutik ezagutu zuten.
Haur horien artetik zazpi aukeratu ditugu guk, beraien historia kontatzeko, eta baraiek erakutsiko digute une garratzak alaitasunez ere zipriztindu daitezkela.
Nola? Dantza izango da ume hauen arteko zilbor estea, eta Juan Mari Beltranen doinu poetikoak gogoraraziko die etxeko arnasa gertu dutela, gogoaren bidezidorretatik.
Koreografía: Jon Maya
Gidoia eta Zuzendaria: Mireia Gabilondo
Musika: Juan M.Beltran
Dantzariak: Jon Maya
Eneko Gil
Urko Mitxelena
Alain Maya
Ibon Uharte
Nerea Vesga
Vanesa Castaño
Jantziak: Mireia Gabilondo
Argiztapena: Txema Gonzalez
Irudi-montaia: David Bernués
Banaketa : J.P.PRODUCCIONES
Tel.: 94 681 67 43 / 609 45 75 75
e-mail:
jproducciones@interbook.netEkoizpena: KUKAI TALDEA eta TANTTAKA TEATROA