Poema horiei dantzarako pausoak ipini dizkie JON MAIAk (KUKAIko koreografoak eta dantzariak). Eta IÑAKI SALVADOR musikagileak doinu zoragarriak ipini dizkie; DAVID BERNUES ikus-entzunezko errealizadoreak, berriz, irudi ederrak. Hala, poesia, dantza, irudiak eta musika elkarrekin izango dira agertokian, elkar hartuta eta elkarren artean komunikatuta.Dantza da ikuskizunaren lengoaia nagusia; euskal dantza tradizionala, joera garaikideekin uztartuta. KUKAIren estilo bereizgarria da hori, mug imendu eta pauso tradizionaletatik abiatuta, bide berriak esperimentatzen eta irekitzen baititu. Koreografia berrietan, konpainiako dantzariak poetaren idazkietan limurtzen dira. Hnuy illa antzezlanean, puzzle batean bezalaxe, pieza guztiak daude batuta. MIREIA GABILONDOk osagai guztiak batu eta berebiziko ikuskizuna sortu du, iradokizuna nagusi duen ikuskizuna taxutzeko... «Ate bat irekitzea bezala da, zerbait berria gerta dadin.» Tonu ez izugarri alaiarekin, malenkoniatsuarekin apika... eta pozkorrarekin.
Kukai dantza taldeak eta Tanttaka Teatroa konpainiak ikuskizun berria prestatu dute elkarrekin: Hnuy illa. Lan honek jarraipena ematen dio aurreko bi obrekin(1937 gogoaren bideziderrotatik eta OTEhITZAri BIRAKA) ekindako bideari. Hnuy illa poesian oinarritutako dantza ikuskizuna da. JOSEBA SARRIONANDIAren Huny illa nyha majah yahoo (Ondo zaindu beti, Yahho maitea) liburuan bildutako poemetan, hain justu. Bertso iradokitzaileak eta narratiboak; kantatzeko, errezitatzeko edota intuitzeko modukoak.
Poesia: Joseba Sarrionandia
Gidoia eta zuzendaritza: Mireia Gabilondo
Koreografia: Jon Maya
Jatorrizko musika: Iñaki Salvador
Beste musikak:
- Hegazti errariak (Mikel Laboa/ Joseba Sarrionaindia)
- Sustraiak han dituenak (Mikel Laboa/Joseba Sarrionaindía)
- Oroitzen zaitudanean, ama (Mikel Laboa/Joseba Tapia)
Ahotsak: Mireia Gabilondo
Asier Hernández
Mikel Laboa
Joseba Sarrionandia
Maria Berasarte
Ruper Ordorika
Laia Bernués
koreografiako laguntzailea: Maider Oiartzabal
Argiztapena: Xabier Lozano
Jantziak: Ana Turrillas
Dantzariak: Jon Maya
Alain Maya
Eneko Gil
Ibon Huarte
Urko Mitxelena
Nerea Vesga
Vanesa Castaño
Talde teknikoa: Txema Gonzalez, Jaime Sagastibeltza eta Edi Naudo.
Zuzendari teknikoa: Edi Naudo
Argazkiak: Lander Garro
Komunikazioa: Jaba
Administrazioa: Maite Gorrotxategi
Gestioa: Miren Oiarzabal
Produkzio exekutiboa: Koro Etxeberria
Koprodukzioa: KUKAI-TANTTAKA
Banaketa:
JULIO PERUGORRIA PRODUCCIONES
Tfno: 609-45.75.75.
jpproducciones@jpproducciones.comwww.jpproducciones.comEskertzak/Agradecimientos:
Errenteria Hiria Kulturgunea, Johainne Etxebest, Marian Bravo eta Mikel Koka, Mario Barreiros,
AIKO taldea, Ereintza Dantza Taldea... eta ohiko gure laguntzaile eta adiskide guztiei.