Utzi
mezua seinalearen ondoren lau ahotseko istorioa da. Bizi dituzten
arazoei aurrez aurre ezin heldu dabiltzan lau emakumeren ahotsak dira,
eta nahiago izango dute gertatzen zaien hori erantzungailu automatiko
bati aitortu. Marina, Carmela, Sara eta Vivianak ahots-postontzia
terapia gisa erabiliko dute beren burua ulertzeko, eta batez ere,
besteek haiek uler ditzaten
Marina
abokatua da, dibortzioetan trebatua eta bere senarrak utzi izanari
aurre egingo dio; Carmelak minbizia du eta semeari agurra eman nahi
dio; Sara familia oneko gaztea da eta ezkon aurreko presioak jarri du
bere buruaz beste egiteko egoeran eta psikologia terapia balizko bati
heltzekotan, eta Viviana prostituta da Madrilen, bere familiak Ikean
ari dela uste badu ere.
Pertsonaietako
bakoitzak bere istorioa du, eta mezuz mezu azaleratzen doa ilun
argitan, pixkanaka kontakizun intimoen multzoa osatuz doa, batzuetan
irrigarri, besteetan oso adimentsu, ia beti hunkigarri, eta tarteka
suntsitzaile. Sareetan gertatzen denaren kontrara, zaratarik, egorik,
handikeriarik eta gezurrik gabeko kontakizun korala da. Bertan
bizitzaz eta heriotzaz hitz egingo da, familia arteko harremanez,
sentimendu harremanez, independentziaz, ezkonduez, amatasun
arduratsuaz, egiaz eta gezurraz, zintzotasunaz, fideltasunaz,
traizioaz, loturaz eta galeraz..., biziminaz... Eta, guzti horren
gainetik, beti dantzan komunikazio ezaren laguna denaz: bakardadeaz.
Lau
istorioak hasera batean elkarrengandik urruti badaude ere, ekintza
aurrera doan heinean, pixkanaka, modu leun batean, elkarren artean
lotzen doaz, pertsonaia batzuk besteekin, guztiok partekatzen duten
egoera amankomun batean: hitzaren sekulako askatze indarraren
istorioan.
Utzi
mezua seinalearen ondoren, maitasunari, bakardadeari eta mugikorren
garaietako komunikazioari eskainitako begirada adimentsua,
zirraragarria eta umorez betea da.